lunes, 15 de junio de 2009

EkOnOmIa SeKtOrEaK

Ekonomia-jarduerak askotarikoak dira, baina hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorean, hain zuzen ere.
  • Lehen-sektorean, naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esate baterako, nekazaritza, arrantza eta baso ustiapena.

  • Bigarren sektorea naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak eta energia-iturrien ustiapenak.

  • Hirugarren sektorean jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak; merkataritza, garraioa, osasuna, ezkuntza....

EKonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan eta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario